LAN DATU BASEA

Maiatzak 11an Correo egunkarian zabaldu dute berria:

+Dendak elkarteak bazkide diren merkatari eta ostalarientzako lan-poltsa bat eratuko du.

Elkarteak altak bere bulegotik egingo ditu INEM-etik pasatu beharrean

 

+dendak elkarteak ereduzko esperientzia bat jarri du martxan bere bazkideei INEM-eko lan eskaintza errezteko. Horrela, altak +dendak elkarteak Durangoko Plateruen Plazan duen  bulegoan egin ahal izando dira. Ekintza honek lan-poltsa bat egitea baimenduko du eta gainera formazio beharrizanak antzeman ahal izando dira.  “kualifikazio gitxiko pertsonala dagoen sektore baten, kontratatzaileak formatu behar ditu” esan zuen Santi Reyes, +dendak elkarteko gerenteak.

 

Ekintza kurioso hau zirkular baten bidez jakinarazi zaie bazkideei. Elkarteak formulario bat egin du eta bertan INEM-ek eskatzen dituen datuak agertzen dira: kontratuaren iraupena, lanpostuaren kokapena, titulazioa, esperientzia, etab.

 

Formazioa

“Merkatari eta ostalariek denbora irabaziko dute bakarrik elkartera etorri behar direlako formularioa betetzen eta gu izando gara fax-ez bidaliko duguna. Dendan bakarrik dagoen pertsona batentzako INEMera ez joatea eta itxaron ez beharra oso onuragarria da” elkarteko bozeramailearen esanetan

 

INEM-ek hautatutako hautagaei baina kontratatuak izan ez direnei +dendak elkarteak galdetuko die interesatuta badauden lan-poltsan parte izateko. Lan-poltsa honek etengabeko  jarraipena izando du beti ere datu pertsonalen babeseko legea kontutan hartuz.

 

Aurrerago, +dendak elkarteak Behargintzarekin hitzarmen bat sinatu nahi du formazioa arloan batera lan egiteko.

 

 

 

BEHERAPENAK
Beherapenen hamar aginduak

LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA

 

 Azaroaren 8ko, 31/1995 Legea, Lan arriskuei buruzko prebentzioa. Lege honek merkatal zein ostalaritza tokietan Prebentzio Plan bat

 egitera behartzen du.

 

 Prebentzio Plan hau egiteko bi aukera daude:

 

 1.- Baimendutako enpresaren kanpo zerbitzuak kontratatu Aukera honen kostua  denda motaren eta langile kopuruaren araberaren menpe

      dago

 

2.- Denda berak Plana burutu Kasu honetan enpresariak langile bat izendatu behar du Prebentzio Plana burutuko duena. Horretako,

     langileak Oinarrizko Prebentzioko ikastaroa burutu beharko du.

 

 Legeak enpresariak berak Plana egitera  baimentzen du 6 langile baino gitxiago baditu. Kasu honetan ere oinarrizko formazio bat eskatzen

 da.

KONTSUMOKO ARBITRAJEA

Merkatari ela kontsumitzaileen arteko harremana gehienetan ona da baina momento batzutan produktuen edo zerbitzuen salmentan ezberdintasunak sortu daitezke eta hau hirugarren batek konpondu dezake bakarrik.

 

Merkatari eta kontsumitzaileek bi bide dituzte euren artean akordio bat bilatu ezin dutenean.

 

“Justizi auzitegiak, tramite geldi eta korapilotsuak kostu ekonomiko oso altuak suposatzen dutenak”

 

“Kontsumo Arbitrajea, extrajudiziala eta instituzio publikoen faborea izanik. Gatzaka 6 hilabete baino arinago konpontzen du prozesu errez eta dohainezko prozesu baten bidez.

 

Kontsumitzaileak Kontsumoko Arbitraje Batzordean eskabide bat jartzen du. Eskabidea onartu ezkero, merkatariarekin jartzen dira kontaktuan eta merkatariak  prozesuan ez parte-hartzea aukeratu dezake. Alde bietatik konpontzeko borondatea egon ezkero, bi ikuspegiak entzungo dira eta proba ezberdinak onartuko dira, 4 hilabete baino arinago laudo bat emango delarik.

 

Merkataria borondatez atxikitu daiteke arbitrajera eta horrela konrsumitzaileen aurrean konfiantza eta berme handiagoa lortuko du.

www.kontsumo.net

TERRAZEN ORDENANTZA- DURANGO

OSTALARITZA ORDENANTZA - DURANGO

ABENDUAREN 16KO, 296/1997 DEKRETUA, IKUSKIZUN PUBLIKOEN ORDUTEGIAK EZARTZEN DISUTENA. EUSKADI

UZTAILAREN 28KO, 210/1998 DEKRETUAREN ALDAKETA IKUSKIZUN PUBLICO ETA JOLAS AKTIBITATEEN ORDUTEGIAK EZARTZEN DISUENA. EUSKADI

OTSAILAREN 22KO, 33/2005 DEKRETUA, EUSKADIKO MERKATARITZAREN ORDUTEGIAK EZARTEN DISUENA