|
||||||||||||||||||||||||||||||
|
ENPRESA-EGITURA BERRIAK SORTZEKO DIRU-LAGUNTZAK |
||||||||||||||||||||||||||||||
|
DIRUZ LAGUNDU
DAITEKEEN JARDUNA
Langabetuak enpresa-egitura berriak sortzeko aukera izango da diru-laguntzaren xede. OINURADUNAK Bakarka dela edo Ondasun Erkidego, Sozietate Civil edo Merkataritza Sozietate gisa dela, Laneko Sozietate Anonimoak, Laneko Sozietate Mugatuak eta Sozietate Kooperatiboak bazter utzita, ondoko baldintzak bildu beharko dituzte Kapitulu honek biltzen dituen laguntzen onuradunek:
a) Autonomia Erkidegoko edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetutzat erregistratuta egotea, Europar Batasunaren esparruan, gutxienez 3 hilabeteko antzinatasunarekin.
b) diruz lagundutako enpresa-sustapena babesteko prestakuntza-ekintza egin eta gainditu izana, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako alta hartu zuten eguna baino lehen, eta betiere amaitu zutenetik egun horretara arte gehienez bi urte igaro badira. Dena den, behin eskatzailearen prestakuntza-ibilbidea aztertuta, enplegu-orientazioko zerbitzuak ikastaroaren egiteko salbuespena deklaratu dezake, hori egiaztatzen duen dokumentazioa emanez horretarako.
c) Jarduera berean edo antzekoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako ez matrikulatu izana hartarako diru-laguntza eskatzen duten euren kontura jarri ziren aurreko sei hilabeteetan.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
6.000 euro emango dira bazkide langile bakoitzeko, eta proiektu bakoitzeko guztizko zenbatekoa 30.000 euro izango da gehienez ere.
ESKABIDEAK AURKEZTEA Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako altan hartu zen egunetik kontatzen hasita bi hilabete igarota amaituko da eskabideak aurkezteko epea.
ORDAINTZEKO MODUA
Diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren %50 hura ematerakoan, eta gainerakoa behin urtebete igaro ondoren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako alta-egunetik, enpresak jarraitzen duela egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako alten eta bajen ziurtagiri eguneratua aldez aurretik aurkeztuta.
|
||||||||||||||||||||||||||||||