|
DIRUZ LAGUNDU
DAITEKEEN JARDUNA
Langabetuak enpresa-egitura berriak sortzeko aukera izango da diru-laguntzaren
xede.
OINURADUNAK
Bakarka dela edo Ondasun
Erkidego, Sozietate Civil edo Merkataritza Sozietate gisa dela, Laneko
Sozietate Anonimoak, Laneko
Sozietate
Mugatuak eta Sozietate Kooperatiboak bazter utzita, ondoko baldintzak
bildu beharko dituzte Kapitulu honek biltzen
dituen laguntzen
onuradunek:
a) Autonomia Erkidegoko edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publiko batean
langabetutzat erregistratuta egotea, Europar Batasunaren
esparruan, gutxienez 3 hilabeteko antzinatasunarekin.
b) diruz lagundutako
enpresa-sustapena babesteko prestakuntza-ekintza egin eta gainditu
izana, Jarduera Ekonomikoen gaineko
Zergarako
alta hartu zuten eguna baino lehen, eta betiere amaitu zutenetik egun
horretara arte gehienez bi urte igaro badira.
Dena den, behin
eskatzailearen prestakuntza-ibilbidea aztertuta, enplegu-orientazioko
zerbitzuak ikastaroaren egiteko
salbuespena deklaratu
dezake, hori egiaztatzen
duen dokumentazioa emanez horretarako.
c) Jarduera berean edo
antzekoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako ez matrikulatu izana
hartarako diru-laguntza eskatzen
duten
euren kontura jarri ziren aurreko sei hilabeteetan.
DIRU-LAGUNTZAREN
ZENBATEKOA
6.000 euro emango dira
bazkide langile bakoitzeko, eta proiektu bakoitzeko guztizko
zenbatekoa 30.000 euro izango da gehienez
ere.
ESKABIDEAK AURKEZTEA
Jarduera Ekonomikoen
gaineko Zergarako altan hartu zen egunetik kontatzen hasita bi
hilabete igarota amaituko da eskabideak
aurkezteko epea.
ORDAINTZEKO
MODUA
Diru-laguntzaren
guztizko zenbatekoaren %50 hura ematerakoan, eta gainerakoa behin
urtebete igaro ondoren Jarduera Ekonomikoen
gaineko
Zergarako alta-egunetik, enpresak jarraitzen duela egiaztatzen duen
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako alten eta
bajen ziurtagiri
eguneratua aldez aurretik aurkeztuta. |